Nafarroako Gazteriaren Institutuak «Erasmus + Gazteria» eta «Europako Elkartasun Kidegoa» Europako programak indartzearen alde egin du Madrilen

0

Proiektu europarraren eraikuntzan Nafarroako gazteen parte-hartzea indartzeko asmoz, Nafarroako Gazteriaren Institutua «Erasmus+ Gazteria: Europa inklusibo eta solidarioa eraikitzen» jardunaldietan izan da asteburu honetan, Europako Parlamentuak Espainian duen Bulegoan. Topaketa horretan erakundeetako arduradunak, autonomia-erkidegoak, gazte-erakundeak eta eurodiputatuak bildu dira, Europako gazte-programen etorkizunari buruz eztabaidatzeko, eta gazteen ahotsaren eta konpromisoaren garrantzia nabarmendu dute.