F* 2026_06_10
T* El consejero Gimeno y la consejera Maeztu participan en el Consejo Navarro de FP.
L* Sala Joaquín Elizondo, Palacio de Navarra, Pamplona.
Tuterako San Juan ETIko Sukaldaritza eta Gastronomiako ziklo berriak irailean irekiko dira. Horrela baieztatu die gaur goizean Carlos Gimeno Hezkuntza kontseilariak Lanbide Heziketako Nafarroako kontseiluko kideei, organo horrek gaur goizean Nafarroako Jauregian egindako bileran. Departamentua Tuterako hirian bultzatzen ari den azpiegitura berrien aurrerapenaren berri ere eman die. Azpiegitura horiek estrategikoak dira Erribera osorako; hala nola, San Juan ETIren birgaitze integrala eta hirian LHko ikastetxe berri bat eraiki aurreko urratsak. Bien artean, 15 milioi eurotik gorako inbertsioa osatuko dute.




