Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, I+G+b arloko proiektuetarako laguntzen 33 milioi euroko deialdia baimendu du, eta, horrela, orain arte bereizita deitzen ziren hiru diru-laguntza lerro bilduko ditu. Berrantolaketa horren helburua da administrazio-sinplifikazioan aurrera egitea eta Foru Komunitatearentzat estrategikoak diren sektoreetan inpaktu handiko ikerketa-proiektuak bultzatzeko dauden baliabideak optimizatzea, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilaria den Mikel Irujok gaur prentsaurrekoan azaldu duenez.




