Nafarroako Gobernuaren Osasun Departamentuak adineko pertsonei tratu txarrak ematen zaizkienean arreta integrala eta detekzio goiztiarra emateko tresnak indartu ditu, Nafarroako ospitale publikoei zuzendutako jarduera profesionaleko prozedura bat prestatuz. NBEk ekainaren 15ean ezarritako Zahartzaroko Abusu eta Tratu Txarren Kontzientzia Hartzeko Munduko Eguna dela eta, Osasun Departamentuak “begirada fintzeko” eta hainbat eremutan gertatzen diren eta eztabaidaezinak diren adinekoen aurkako tratu txar egoerei buruz hausnartzeko beharra aldarrikatu du.






