3,2 milioiko beste laguntza-deialdi bat baimendu da prestakuntza- eta enplegu-tailerrak sustatzeko

0

Nafarroako Gobernuak baimena eman dio gaur Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari, Prestakuntza eta Enplegu Tailerrak finantzatzera bideratutako 3.250.000 euroko diru-laguntzak emateko. Era horretako prestakuntza-ekimenak sustatzen dituzten toki-erakundeentzat, haien erakunde autonomoentzat eta mendeko edo antzeko erakundeentzat, elkarteentzat, fundazioentzat eta irabazi asmorik gabeko beste erakunde batzuentzat dira laguntzak.