Nafarroako Gobernuak babestutako enplegu soziala sustatzeko ekimenetarako 8 milioi jarriko ditu 45 toki-erakundetan

0

Nafarroako Gobernuak baimena eman dio gaur Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari, Prestakuntza eta Enplegu Tailerrak finantzatzera bideratutako 3.250.000 euroko diru-laguntzak emateko. Era horretako prestakuntza-ekimenak sustatzen dituzten toki-erakundeentzat, haien erakunde autonomoentzat eta mendeko edo antzeko erakundeentzat, elkarteentzat, fundazioentzat eta irabazi asmorik gabeko beste erakunde batzuentzat dira laguntzak.