Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak gaitasun digitalei buruzko ikastaro berriak eskainiko ditu 2026an eta 2027an, pertsonen enplegagarritasuna bultzatzeko. Prestakuntzak hainbat gai jorratuko ditu, hala nola informazioa eta datuen alfabetatzea, eduki digitalen sorrera, zibersegurtasuna, administrazio elektronikoa edo adimen artifiziala. Parte hartzeko izen-ematea abuztutik aurrera egiten ahalko da formación.navarra.es helbidean.





