SYNTHBIOMICS proiektua biologia sintetikozko berrikuntza disruptiboetan zentratu da, osasuna, elikadura, energia jasangarria eta deskarbonizazioa sustatzea izanik xedea, eta ikerketa kolaboratiboan 2 urtetik gora egin eta gero amaitu da. Nafarroako Unibdertsitateko Cima/FIMAk koordinatutako proiektu horrek Nafarroako zazpi entitate bildu ditu, esparru estrategikoetan konponbide bioteknologikoak garatzeko. Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuak 1,46 milioi euro eman zizkion proiektu horri, zeinak bioteknologiari buruzko SIBERIA erronka baitzuen ardatz, iragan 2023-2026 aldiko I+Gko Proiektu Estrategikoen deialdian.








