Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak (NOPLOI) azpimarratu du garrantzitsua dela herritar guztiek kontu handiz jokatzea Foru Komunitatean tenperatura altuengatik ezarriko den osasun-alerta dela eta, eta arrisku handiena duten pertsonak babestea gomendatzen du, hala nola 65 urtetik gorakoak, 4 urtetik beherakoak, haurdunak edo edoskitze naturalean daudenak, langileak eta gaixotasun kronikoak dituzten pertsonak. Hain zuzen ere, gaur, abuztuak 11, asteartea, Kantauri-isurialdean, Nafarroako Pirinioetan eta Nafarroa erdialdean osasun-alerta gorria aktibatu da (arrisku handia); aitzitik, Erriberan, laranja kolorekoa da alerta (arrisku ertaina).






