Eusko Jaurlaritzak amaitutzat eman du arratsaldeko eguzki eklipseagatik ezarritako LABIren alerta fasea. Eguna gorabehera handirik gabe igaro da.
Gogoan izan 7.500 kilogramotik gorako gehieneko masa duten ibilgailuek edo ibilgailu-taldeek berriro zirkulatu ahal izango dutela gauerditik aurrera.
Gaurko egunaren ostean, non Euskadi eguzki-eklipse historiko baten lekuko izan den, Eusko Jaurlaritzak eskerrak eman nahi dizkie herritarrei, egun osoan zehar jarrera zibikoa eta arduratsua erakutsi dutelako.




