Guztira 27 pertsona hil ziren suizidioaren ondorioz Nafarroan 2026ko urtarrilaren 1etik uztailaren 19ra bitartean, 2025eko aldi berean baino pertsona bat gehiago, orduan 26 pertsona hil baitziren arrazoi horregatik. Gaur, irailak 10, osteguna, Suizidioa Prebenitzeko Mundu Eguna da, eta datozen egunetan hainbat ekitaldi egingo dira errealitate hori prebenitu daitekeela gogoratzeko.






