Barakaldon irailaren 23an irekiko da euskara ikasteko laguntzak eskatzeko epea, matrikularen zenbatekoaren % 100era arte berreskuratu ahal izateko

0

Eskaera urriaren 9ra arte aurkeztu ahal izango da Barakaldoko Udalean, eta, ahal dela, 010 telefonoan eskatu ahal izango da hitzordua. Udalak 35.000 euroko partida du. Gainera, euskarazko errotuluak eta errotulu elebidunak jartzeko laguntzak eskatzeko epea urriaren 31ra arte egongo da zabalik.

Barakaldok bizilagunei euskara ikasteko laguntzen aldeko apustua egiten jarraitzen du. Horretarako, aurten ere euskara ikasteko laguntzak jarriko ditu abian, euskara ikastaroren bat egin duten pertsonei zuzenduak. Helburua, matrikulan inbertitutako diruaren % 100 berreskuratu ahal izatea. Eskabideak irailaren 23tik urriaren 9ra aurkeztu ahal izango dira.

Udalak 35.000 euroko partida du 2025eko irailaren 1etik 2026ko abuztuaren 31ra euskara ikastaroren bat egin duten barakaldarren artean banatzeko. Laguntza lerro honi esker, HABEk homologatutako edozein euskaltegitan (Barakaldon zein udalerritik kanpo) euskara ikastaroren bat egin duten barakaldar guztiek matrikula gastuen % 100 berreskuratu ahal izango dute. «Hori dela eta, euskara ikasten ari diren guztiei dirulaguntza hauek eskatzeko eta kostuaz arduratu gabe ikasten jarraitzeko deia egiten diegu», adierazi du Nerea Cantero Hezkuntza zinegotziak.

Dirulaguntzen deialdi honi buruzko informazio guztia (eskabide-eredua, aurkeztu beharreko dokumentazioa…) eskuragarri dago udalaren web orri hauetan: www.barakaldo.eus eta euskara.barakaldo.eus.

Dokumentazioa Barakaldoko Udalean entregatu behar da, eta, horretarako, aldez aurretik hitzordua eskatzea gomendatzen da 010 telefonoaren bidez (herritarren arretarako doako telefonoa). Era telematikoan ere aurkez daiteke, egoitza elektronikoaren bidez, eta, horretarako, B@KQ identifikazio elektronikoa eduki behar da. Doan eska daiteke, Herriko Plazako HAZen aurretiko hitzordurik egin gabe.

35.000 EURO EUSKARA IKASTEKO

Udalak urtero 35.000 euro gordetzen ditu HABEk homologatutako euskaltegietan 2025ko irailaren 1etik 2026eko abuztuaren 31ra euskara ikastaroak egin dituzten barakaldarren matrikula-gastuen zati bat edo gastu guztiak ordaintzeko, udalerrian bertan zein kanpoan.

Eskatzaileek matrikularen kostuaren % 100 berreskuratu ahal izango dute. Eskaerak egiteko epea irailaren 24an irekiko da eta urriaren 10era arte egongo da indarrean.

Eskaerak modu presentzialean aurkeztu ahal izango dira udaletxean (ahal dela aldez aurretik hitzordua eskatuta 010 telefonora deituta) edo telematikoki udalaren egoitza elektronikoaren bidez. Bi kasuetan, beharrezkoa izango da identifikazio elektroniko balioduna izatea.