Kulturak 120.000 euro bideratuko ditu Foru Komunitatean esku-hartze arkeologiko eta paleontologikoak egiteko

0

Foru Gobernuko Kultura Departamentuak laguntzen deialdi berri bat argitaratu zuen joan den ostiralean Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitatean esku-hartze arkeologiko eta paleontologikoak bultzatzeko. Zehazki, 120.000 euroko zenbatekoa erreserbatzen da laguntza horietarako, eta Nafarroako toki-erakundeek jaso ahal izango dituzte.