Tuterako Reina Sofia Ospitaleak bi ebakuntza-gela berri jarri ditu abian

0

Tuterako Reina Sofía Ospitaleak bi ebakuntza-gela berri jarri ditu martxan bloke kirurgikoaren eraikinean, ekipamendua osatu ondoren. Guztira, 400.000€ inguruko inbertsioa egin da. 3. eta 4. ebakuntza-gelak dira, eta 2015. urtean tresneria eta aparatu medikoak izateko zain geratu ziren, orduan hasi baitzen jarduera kirurgikoa zentroari atxikitako eraikinean.