Tailerrak erdigunean jarri nahi izan du garrantzitsua dela ere zaintzaileak zaintzea, aintzat hartuta lan horrek eragin dezakeen neke fisiko eta emozionala. Irailaren 11n, 18an, 25ean eta 29an egindako lau saioetan askotariko gaiak jorratu ziren zaintzaileen egunerokotasuna erraztea eta haien ongizatea bultzatzea xede.
Etxetic fundazioko Psikologiako, Osakidetzako Gizarte Laneko eta Zallako Erizaintzako profesionalek eman dute prestakuntza eta, hortaz, askotariko ikuspegitatik jorratu da zaintza.
Edizio honetan Enkarterri inguruko 16 pertsonak hartu dute parte eta bereziki baloratu dituzte azalpenen argitasuna, zalantzen ebazpena eta profesionalen hurbiltasuna, bai eta narriadura kognitiboari lotutako edukiak eta Psikologia nahiz Gizarte Laneko profesionalek egindako ekarpenak ere. Jasotako proposamenei dagokienez, aipatzekoa da parte-hartzaileek adierazi dutela interesa dutela iraupen luzeagoko prestakuntzak egiteko.
«Enkarterri zaintzen» ekimenak berresten du Osakidetzaren helburua dela mendekotasun-egoeran dauden pertsonak egunero zaintzen funtsezko lana egiten dutenei baliabideak ematea eta laguntzea.








