Hezkuntza Departamentuak 550.000 euroko dirulaguntzak deitu ditu egoera sozioekonomiko zaurgarrian dauden ikastetxe itunduetako ikasleentzat

0

Hezkuntza Departamentuak dirulaguntzen deialdi bat argitaratu du egoera sozioekonomiko zaurgarrian dauden Nafarroako Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako ikastetxe itunduetako zein curriculum egokitutako programak emateko baimena duten entitateetako ikasleentzat. Dirulaguntza 550.000 eurokoa da eta 2026-2027 ikasturterako izango da.