Kulturak 220.000 euro baino gehiago bideratuko ditu museo eta bilduma museografiko iraunkorren funtzionamendua finantzatzera

0

Vianako Printzea Erakundeko Kultura Zuzendaritza Nagusiak asteazken honetan ireki du bilduma museografiko iraunkorren funtzionamendua eta jarduerak finantzatzeko hiru laguntza-deialditarako eskabideak aurkezteko epea. Hiru deialdi horien zenbateko osoa 221.500 eurokoa da, eta erakunde interesdunek ekainaren 2ra arte aurkeztu ahal izango dituzte eskabideak.