Tolosaldeko Basque Segurtasun Foroak eskualdeko 30 ordezkari baino gehiago bildu ditu

0
  • Topaketan Abaltzisketa, Albiztur, Alegia, Altzo, Amezketa, Anoeta, Belauntza, Berastegi, Berrobi, Elduain, Gaztelu, Hernialde, Ibarra, Irura, Ikaztegieta, Leaburu, Lizartza, Orendain, Ordizia eta Tolosa udalerrietako ordezkariek parte hartu dute.

Basque Segurtasun Foroaren 37. bilera gaur arratsaldean egin da Tolosan, Bingen Zupiria Segurtasuneko sailburuaren eta Eider Mendoza Gipuzkoako diputatu nagusiaren parte-hartzearekin. Topaketa horrek Abaltzisketa, Albiztur, Alegia, Altzo, Amezketa, Anoeta, Belauntza, Berastegi, Berrobi, Elduain, Gaztelu, Hernialde, Ibarra, Irura, Ikaztegieta, Leaburu, Lizartza, Orendain, Ordizia eta Tolosa udalerrietako gizarte-, ekonomia- eta erakunde-eragileak bildu ditu, Tolosaldeko eskualdean segurtasunari eta etorkizuneko erronkei buruz ikuspegi integral batetik hausnartzeko.

Tolosako Orixe BHIk Eusko Jaurlaritzako, Gipuzkoako Foru Aldundiko, udaletako, Ertzaintzako, Osakidetzako, eskualdeko enpresetako eta elkarteetako 30 ordezkari baino gehiago hartu ditu gaur arratsaldean, prebentzioaren, larrialdien kudeaketaren, zibersegurtasunaren, bide-segurtasunaren edo bizikidetzaren arloetan erantzun bateratua hobetzeko esperientziak eta proposamenak jasotzeko helburuarekin.

Euskadi osoan garatzen ari den prozesu parte-hartzailea

Gaurkoa Basque Segurtasun Foroaren hogeita hamarzazpigarren bilera izan da, aurretik honako eskualde eta eremu hauetan egindako topaketen ondoren: Durangaldea, Arabako Lautada, Txorierri, Hernanialdea, Urdaibai, Urola Garaia, Uribe Kosta, Urola Erdia, Vitoria-Gasteiz, Ibaizabal, Bidasoa, Mungialdea, Goierri, Debagoiena, Meatzaldea, Arabako Errioxa eta Mendialdea, Oarsoaldea, Bilbao, Aiaraldea, Urola Kosta, Lea-Artibai, Ezkerraldea, Arabako Lautada, Debabarrena, Enkarterri, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaia; horrez gain, gazteekin ere topaketa bat egin da.

Basque Segurtasun Foroa segurtasunari buruzko diagnostiko partekatua ikuspegi integral batetik eraikitzeko prozesu parte-hartzailea da. Prozesu horretan, hainbat erakundek, entitatek eta eragilek elkargune bat izango dute kezkatzen dituzten segurtasunarekin lotutako gaiak lantzeko.

Gaur Tolosan egindako topaketaren ondoren, hurrengo bilera ekainaren 17an, asteazkenean, izango da, Kuartangon.