Ospitalean egin da Sarkomari Ateak Zabalik III. Jardunaldia, sarkomen tratamenduan inplikatutako pazienteei, senideei, langileei eta lehen mailako arretako profesionalei zuzendutako topaketa. Hala, “Lehen, bitartean eta ondoren. Diagnostikotik bizitza berreskuratu arte” lelopean, jardunaldiak informazioa, elkarrizketa eta ikaskuntza partekatzeko espazioa sortu du.
Gaixotasunaren askotariko etapak jorratu dira topaketan; besteak beste, lehen sintomen agerpena, diagnostikoaren prozesua eta tratamenduaren osteko jarraipena. Erradiodiagnostiko, Anatomia Patologiko, Onkologia Mediko eta Laneko Medikuntzako langileek diziplina anitzeko ikuspegia eskaini dute, eta hizpide izan dituzte ere lanera itzultzea eta Lehen Mailako Arretarekin batera egindako jarraipena.
Nabarmendu egin da ere sarkoma izan duten pertsonen eta pazienteen elkarteen ahotsa. Hala, paziente batek bere esperientzia azaldu du jardunaldian. Bestalde, azpimarratu da elkarteek egiten duten lanaren garrantzia, paziente nahiz familiei informazioa, babesa eta laguntza ematen baitiete, tratamenduari nahiz gaixotasunaren gainerako alderdiei buruz.
Horrez gain, galderak egiteko eta solasean aritzeko tarteak oso baliagarriak izan dira paziente, familia, elkarte eta profesionalen arteko elkar-trukea ahalbidetzeko. Horiek horrela, sendotu egin da topaketaren helburu nagusienetako bat: esperientziak partekatzea eta batera egitea aurrera sarkoma duten pertsonei arreta eta laguntza emateko.








