albisteak
Donostian izan den azken sexu erasoen aurrean egiten dugun adierazpen instituzionala
Redactor -0
Udal korporazioak elkarretaratzea egin du 12:00etan gaitzespena adierazteko eta biktimei babesa emateko.
Donostiako Udaleko Bozeramaileen Batzordeak adierazpen instituzional hau egitea erabaki du:
Azken egunotan Donostian gertatu diren sexu-erasoen ondoren, Udalak bere gaitzespen sutsuena adierazi nahi du, bai eta biktimeei eta haren inguruari elkartasuna adierazi ere....
albisteak
Mugikortasun Jasangarriaren sailburuak azpimarratu duenez, Donostiako Topoaren lurpeko pasabideak fidagarritasun eta arintasun handiagoa eskainiko die 7 milioi erabiltzaileri
Redactor -
García Chuecak aurreratu duenez, laster hasiko dira Erdialdea-Kontxa geltokia hormigoitzeko lanak, eta urtea amaitu aurretik Topoaren zirkulazio-noranzkoa aldatuko da, sarea 2026an azpiegitura berria abian jartzeko presta dadin.
Mugikortasun Jasangarriaren sailburu Susana García Chueca Eusko Legebiltzarreko Mugikortasun Jasangarriko Batzordean agertu da gaur, Donostiako Topoaren lurpeko pasabidearen inguruko aurrerapenen berri emateko. “Aurreikusitakoaren arabera, hiru...
albisteak
Foru Gobernuak nekazaritza-erakundeekin adostu du Nafarroak jarrera bateratua izatea hurrengo NPBaren aurrean
Redactor -
Nafarroako Gobernuak eta nekazarien elkarteek akordio bat sinatu eta aurkeztu dute gaur, administrazioaren eta sektorearen artean Foru Komunitatean jarrera bateratu bat finkatzeko, Nekazaritza Politika Bateratuaren (NPB) hurrengo berrikuspenari buruz udatik aurrera EBn irekiko den eztabaidaren aurrean, eta Madrilgo eta Bruselako instantzien aurrean hura helarazteko eta defendatzeko helburuarekin.
...
albisteak
Hezkuntzak Leitza, Betelu eta Araizko Udalekin sinatu ditu 2025 / 2026 ikasturtetik aurrera eskola-jantokiak kudeatzeko aukera emango dieten hitzarmenak
Redactor -
Leitzako Erleta eta Beteluko Araxes ikastetxeetako eskola-jantokiak herri horietako udalek kudeatuko dituzte 2025-2026 ikasturtetik aurrera. Hezkuntza Departamentuak hitzarmen bana sinatu ditu Leitzako eta Beteluko eta Araizko udalekin, eta, horiei esker, eskualdeko bi jantoki horiek, orain arte Nafarroako Gobernuak artatzen zituenak, udalek kudeatuko dituzte.
albisteak
1.600 gaztek, 3D betaurrekoen bidez, migrazio eta harrera-prozesuak ezagutu dituzte
Redactor -
Migrazio eta harrera-prozesuei buruzko sentsibilizazioa sustatzen duen Loturak Zabaldu proiektua Bizkaiko eta Gipuzkoako 33 ikastetxetara iritsi da eta udazkenean Araban hasiko da.
Programan parte hartu duten gazteen %90ak esperientzia hau bere gertukoei eta lagunei aholkatuko lioke
Ongizate, Erronka Demografiko eta Gazteria Sailak 60.000 eurorekin finantzatzen duen Loturak Zabaldu programaren helburu nagusia Euskadiko migrazio-prozesuei...
albisteak
Landa Garapenak «Ibarrak» Toki Garapenerako Agentzia berria aurkeztu du Ollon, Cederna-Garalur eta atxikitako udalekin batera
Redactor -
Gaur goizean aurkeztu da Ollon » Ibarrak» Toki Garapenerako Agentzia berria, Cederna Garalurrek eta Iruñerriko hainbat udal landatarrek sustatua, Nafarroako Gobernuaren babesarekin.
La entrada Landa Garapenak «Ibarrak» Toki Garapenerako Agentzia berria aurkeztu du Ollon, Cederna-Garalur eta atxikitako udalekin batera aparece primero en Agencia de Noticias.
albisteak
Suhiltzaile Zerbitzuak suaren erabilerarekin kontu handiz ibiltzeko eskatu du eta suteen eragile ez izateko aholkuak eman ditu
Redactor -
Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuak baso-suteen aurrean nola jokatu behar den azaldu du. Aholku horiek, alde batetik, baso-suteen prebentzioan oinarritzen dira; eta, bestetik, ingurune naturalean baso-suterik izanez gero, nork bere burua babesteko neurrietan, dela su-konato batean, dela garatutako sute batean.
albisteak
Nafarroako Osasun Departamentuak 145.000 euro inbertituko ditu osasun eta zainketa ikerketan
Redactor -
Osasun Departamentuak hiru laguntza-deialdi argitaratu berri ditu Nafarroako Aldizkari Ofizialean, osasun-arloan eta erizaintzako zainketetan ikerketa-jarduera areagotzeko. Osasun-zentroek modu telematikoan eskatu ahal izango dute dirulaguntza, uztailaren 12ra arte.
Deialdi horien bitartez, Osasun Departamentuak, 145.000 euroko zuzkidurarekin, ikerketa-lanetan diharduten langileen jarduera aldi baterako kontratatuz estaltzea aurreikusten du. Fakultatibo espezialistak, unibertsitate-diplomadunak edo erizaintzako, odontologiako, gizarte-laneko edo fisioterapiako graduatuak ordezkatuko dira.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako lehen mailako...
albisteak
Osasun Departamentuak Osasun Karpeta Pertsonalaren funtzionalitate berriak zabaldu ditu: irudi diagnostikoen eskaera eta espezialistei dokumentazioa bidaltzeko aukera
Redactor -
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Osasun Karpeta Pertsonalak (web bidez edo mugikorreko aplikazioaren bidez eskura daiteke) funtzionalitateak zabaltzen jarraitzen du, eta aste honetatik aurrera bi funtzio berri izango ditu martxan osasun-arretarekin lotutako izapideak errazteko, horiek arintzeko eta osasun-zentroetara administrazio-gaietarako joan-etorriak saihesteko.
albisteak
Nafarroako Gobernuak Politika Publikoen Ebaluazioan aditu diploma berri bat bultzatu du
Redactor -
Nafarroako Gobernuak Politika Publikoen Ebaluazioan aditu diploma berri bat bultzatuko du 2025-26 ikasturterako. Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) ematen du, online eta gaztelaniaz, eta esku-hartze publikoen eraginkortasuna eta inpaktua aztertzeko metodologia zorrotzak aplikatzeko gai diren profesionalak izateko beharrari erantzuten dio.








