Foru Gobernuak, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren bidez, dirulaguntzen deialdi berri bat argitaratu zuen joan den ostiralean, irailak 4, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Nafarroako mankomunitateen eremuan kirol jarduera fisikoko programen garapena sustatzeko. Zehazki, 93.738 euroko partida bat gaitu da dirulaguntza horietarako, 2026ko urriaren 1etik azaroaren 30era bitartean biztanleria orokorrari zuzendutako jarduerak finantzatzeko.








