Alfredo Piedrafita, Hondora eta Gwenhwyfar: uda honetako KULTUR zikloaren azken hiru hitzorduak

0

KULTUR 2026ren udako ibilbidea azken txanpara iritsi da, hiru hilabete baino gehiagoz Nafarroako geografia zeharkatu ondoren. Eta, horretarako, itxiera-asteburu bat prestatu du, programaren funtsa bera biltzen duena: kultuzko rockaren energia, egile-kantu garaikidearen freskotasuna eta sustraiko musikaren sentiberatasuna uztartzea. Irailaren 18tik (ostirala) 20ra (igandea), Artaxoa, Donamaria eta Orreagako plaza eta esparruak doako azken hiru hitzorduak hartuko dituzte, uda zuzeneko musikaren erritmoan agurtzeko.