Nafarroa bere Gizarte Zerbitzuen garapen handiena duten hiru autonomia erkidegoen artean dago berriro, Euskal Autonomia Erkidegoarekin eta Gaztela eta Leonekin batera, Gizarte Zerbitzuetako Zuzendarien eta Gerenteen Estatuko Elkarteak 2024ko datuetatik abiatuta egindako EKD 2025 Indizearen arabera. Foru Komunitateak hirugarren postuari eutsi dio rankingean, zeina azken edizioetan betetzen ari baita, eta beste aintzatespen bat jaso du Gizarte Zerbitzuen sistema publikoaren garapenagatik eta sendotasunagatik.








