martes, junio 30, 2026
Inicio Blog Página 965
CSICek (Consejo Superior de Investigaciones Científicas) koordinatuta eta Frantziako, Andorrako eta Espainiako hainbat erakunderekin lankidetzan garatutako PIRAGUA proiektuak Pirinioetako eta haren eskualdeetako (Euskadi, Nafarroa, Aragoi, Katalunia, Andorra, Akitania Berria eta Okzitania) ur-baliagaiek gaur egun duten egoera eta etorkizunekoa aztertu ditu klima-aldaketaren ikuspegitik, eta haiek kudeatzeko egokitzapen-neurriak proposatu ditu. Ikerketarekin lotutako bi monografia aurkeztu dituzte. Pirinioetako ibaiek gero eta emari txikiagoak...
Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Gobernu Kontseiluak 2023-2026 aldiko Nazioartekotze Plana onartu du, datozen urteotan esparru horretako jarduna bideratze aldera. UPV/EHUren jarduera osoa gidatzen duten zeharkako lau ardatz nagusietako bat da nazioartekotzea, Plan Estrategikoaren arabera. Gaur onartu den planarekin, euskal unibertsitate publikoak arlo horretako jarduna areagotzea lortu nahi du, eta...
Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalak joan den abenduaren 10ean 75 urte bete zituen, eta Euskal Herriko Unibertsitateko Konpromiso eta Eragin Sozialeko zuzendaritzak, EHUgunek, ekitaldi berezi bat antolatu zuen non Pedro Arrojo (edateko uraren eta saneamenduaren giza eskubideei buruzko Nazio Batuen errelatore berezia) izan zen gonbidatu nagusia. Eva Ferreira errektoreak eta Jon Mirena Landak...
ARITZ OBREGÓN Hamasek urriaren 7ko erasoak egin zituenetik, nazioarteko komunitatea osatzen duten estatu askok Israelen defentsa legitimorako eskubide zalantzagarriari eutsi diote. Ordutik, erakunde palestinarrak bahitutako pertsonen askapenean eta Israelgo Estatua gauzatzen ari den errepresalia bidegabeetan jarri dute arreta komunikabideek, gatazkaren goraldi berri honen berri ematean. Zentzu horretan, Hamasen eraso krudelen eta mendebaldeko estatuek horiek ekintza...
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Soziología saileko irakasle den Cristina Lavíak aurtengo Gizarte Saria jaso du Euskal Soziologia eta Zientzia Politikoaren Elkartearen eskutik,  bazkideek gizarte-zientzien arloan lan egiten duen pertsona bati bere ibilbide profesionalari urtero egiten dioten aintzatespena dela eta. Oraingoan, 2023ko Gizarte Saria (Asier Mintegi...
Cristina Belaundek, Publizitate eta Harreman Publikoetako ikaslea, irabazi du DIRCOM Norte-UPV/EHU I. Saria. Bere Gradu Amaierako Lana, Estefanía Jiménez Iglesias irakasleak zuzenduta, bere zorroztasun formal eta metodologikoagatik nabarmendu da, baita aztertutako interesagatik ere, bai lanbiderako bai gizarterako. Egilearen hitzetan, bere ikerketak lagundu egin du...
Sarritan, ezohiko ontasunez betetako ekintzak ikusten ditugu: bueltan ezer espero gabe ematen duten pertsonak edo besteei laguntzeko arriskatzen direnak. “Edertasun moraleko” ekintza horiek ikustean, zerbait gertatzen zaigu: hunkitu egiten gara, gizateriarekiko harrotasuna berpizten zaigu eta altruistagoak edo eskuzabalagoak izatera animatzen gaitu, baita aurreiritziak alde batera uztera ere. Funtsean, jokabide prosoziala sustatzen du. Ezusteko ontasun ekintza horien aurrean ditugun erreakzio horiei...
‘A escondidas’, izenburupean, Iban Zaldua idazleak eta Euskal Herriko Unibertsitateko Historia Ekonomikoko irakasleak, Páginas de Espuma argitaletxean orain bederatzi urte euskaraz argitaratutako ‘Inon ez, inoiz ez’, kontakizunen liburua gaztelaniara itzulita editatu berri du. Arrazoi hori dela eta, egilearekin hitz egin dugu lanaren, sorkuntza prozesuaren eta erabiltzen dituen bi hizkuntzekin (euskara eta...
Handira Jo lehiaketako lehen saria, 5.000 eurokoa, Javier Plou Izquierdok jaso du, bere doktore-tesitik (Label-free monitoring of tumor models by surface-enhanced Raman scattering) eratorritako proiektua aurkeztu baitu, eredu zelular konplexuak eraginkortasunez monitorizatzeko soluzioetan datzana. «Ziur nago garatu dugun teknologiak, Raman espektroskopiaren potentziala adimen artifizialarekin konbinatzen duenak, laborategiek beren ikerketak zelula-laboreekin aztertzeko duten...
Iñaki Zabaleta UPV/EHUko katedradunaren zuzendaritzapean diharduen HEKA ikerketa-taldeak (European Minority Language Media and Journalism) Europako zazpi hizkuntza gutxitutan egiten diren telebista eta irratien audientziak aztertu eta konparatzeko azterlan bat egin du. Zehazki, zazpi hizkuntza horiek euskara, katalana, galiziera, irlandera, galesa, Eskoziako gaelikoa eta frisiera dira. Audientzien azterketa asmo handiko ikerlan baten lehen atala da. Geroago, beste kontu batzuk aztertuko...