domingo, junio 28, 2026
Inicio Blog Página 232
Bizkaiko Foru Aldundiak, Gorbeialde Landa Garapenerako Elkartearekin batera eta udalen eta abeltzaintza-elkarteen laguntzarekin, Gorbeialdeko Herri-Basoetan Baso-artzaintza Garatzeko  Proiektua 2025 jarri du abian. Ekimen hau eskualdeko baso-eremuetan artzaintza tradizionala lehengoratzeko eta mendi publikoen egoera hobetzeko  garatzen da. Programak guztira 202.387,02 euroko aurrekontua du. Baso-artzaintza abeltzaintza-jarduera da, zuhaitzak, sastrakak eta larreak eta abereen presentzia...
Bizkaiko Foru Aldundiak bizikletaren erabilera sustatzeko azpiegitura-sarea sendotu du bederatzi BiziPuntu berri jarriz; horri esker, 110 dira gaur egun lurraldean martxan dauden geltokiak. Jarduketa honek aurrerapauso garrantzitsua dakar mugikortasun jasangarria bultzatzeko, bizikletaren eguneroko erabilera errazteko eta Bizkaiko hiri-espazioaren kalitatea hobetzeko estrategia foralean. Geltoki berriak dagoeneko kokatzen ari dira bizikleten sarrerako eta igarobideko...
Lurraldeko udalak, 2026an, Bizkaiko Foru Aldundiaren dirulaguntzen lerro berri batez baliatu ahal izango dira, udal-titulartasuneko sarbideak errepideen foru-sarera hobetzeko. Helburua da bidegurutzeetan segurtasuna indartzea, eta, horretarako, Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Sailak 200.000 euroko hasierako zuzkidura jarriko du udalen esku. Zenbateko horri esker, lehen fasean, foru-sarerako sarbideetan bide-segurtasuna hobetzeko proiektuen idazketa finantzatu ahal...
Guggenheim Bilbao Museoak Art & Music zikloaren edizio berria aurkeztu du 2026ko udaberrirako. Art & Music formatu bereziko proposamena da, zuzeneko musika, arkitektura eta arte garaikidea uztartzen dituena Museoko Atrioaren bueltan, eta, bere helburuari leial, diziplinen eta emozioen arteko zubi-lana egiteko du paregabeko esperientzien bidez. Beste behin ere, zikloak Kutxabank izango...
Nafarroako Gobernuak, Lurralde Kohesiorako Departamentuaren bitartez, elurra kentzeko 52 ekipo arteko dispositiboa aktibatu du, Foru Komunitatean astearte honetan, hilak 6, edozein kotan elurra egingo duela adierazten duen iragarpena dela eta. Gainera, errepidean arreta berezia jartzea gomendatzen da, tenperatura baxuak direla-eta izotz-plakak egon daitezkeelako.
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak (ISPLN/NOPLOI) gogorarazi du kontu handiz ibili behar dela, tenperatura baxuengatik osasun-alertari eutsi behar baitzaio. Izan ere, gaur, urtarrilak 5, arrisku ertaina izango da Pirinioetan, gutxienez -6,1 ºC-koa, eta arrisku txikia Erdialdean eta Kantauri isurialdean, bihar, urtarrilak 6, mantenduko dena, bai Pirinioetan, bai Erdialdean. ...
Meltxorrek, Gasparrek eta Baltasarrek emozio-uneak partekatu dituzte pazienteekin eta familiekin unitateak bisitatu ahala. Hala, opari txikiak eman eta urte berrirako desiorik onenak opa dizkiete. Ospitaleko langileek keinua eskertu dute, oso hitzordu berezia izan baita  paziente eta profesionalentzat, bereziki esanguratsuak diren egun hauetan.
Ertzaintzak gizon bat atxilotu du gaur goizean, bikotekide ohiari sexu-erasoa egitea eta labanaz mehatxu egitea egotzita. Egilea, atariko eskaileran ezkutatu da emakumea iritsi arte eta indarra erabiliz etxean sartu du. Gaur, asteartea, goizeko bederatziak pasata, herritar batek Ertzaintzari deitu dio, emakume bat etxetik atera baita laguntza eske. Antza denez, etxera itzultzen ari zela,...
Ertzaintzako agenteek, Bermeoko Udaltzaingo laguntzarekin, bi gizon atxilotu zituzten atzo herri horretan, arma zuriz egindako lesio eta mehatxuengatik. Biktimetako bat ospitalera eraman behar izan zuten omoplatoan ebaki bat zuela. Gertakaria Urtezahar gaueko goizaldean izan zen, Bermeoko ostalaritza-establezimendu baten barruan. Bertan, eztabaida bat izan zen bi pertsona-talderen artean. Taldeko kide gehienen portaera zela...
La Diputación Foral de Bizkaia destinará este año 200.000 euros a la redacción de proyectos que reduzcan el riesgo e incrementen la seguridad en los cruces. En una segunda fase, las ayudas a los consistorios podrán extenderse a la ejecución de las obras. Los ayuntamientos del territorio podrán acceder en 2026 a una nueva...