sábado, junio 13, 2026
Inicio Blog Página 70
Visita del consejero Irujo a la empresa Gurpea. Gurpean izan da ostiral honetan Nafarroako Gobernuko Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitaleko kontseilaria den Mikel Irujo Amezaga. Bertan egin den jardunaldian, enpresak ezagutzera eman ditu bere hazkunde-ildo nagusiak eta industria-arloko dibertsifikazioa.
Nafarroako liburutegi publikoek bat egiten dute apirilaren 23an ospatzen den Liburuaren Eguneko jaiarekin, eta denetariko publikoari zuzendutako dozenaka jarduera antolatzen dituzte. Gainera, Maite Mutuberria egilearen oroitzapenezko kartel bat argitaratu du, gaztelaniaz eta euskaraz, eta aurten «Irakurtzeak hegoak ematen dizkigu» ideia transmititzen du.
Turismo Zuzendaritza Nagusiak Turismoaren 2026-2027 Ikuskapen Plana onartu du, eta horren ildo estrategikoen artean honako helburu hauek biltzen dira: Nafarroako eskaintza turistikoaren kalitate-estandarrak mantentzea ziurtatzea, kontrolatu gabeko turismo-zerbitzuak detektatzea eta jazartzea, turismo-zerbitzuen erabiltzaileen eskubideak bermatzea, turismo-arloan emandako diru-laguntzak iruzurrez erabiltzea saihestea, indarrean den araudia betetzeko aholkuak ematea eta enpresa-jardueraren gorabehera homogeneoen...
Nafarroako Berdintasunerako Institutuak (INAI / NABI) jardunaldi bat egingo du larunbat honetan, aro digitaleko parte-hartze politikoa aztertzeko, eztabaida publikoan ikuspegi feminista areagotzeko aukera moduan hartzen baita. Ekitaldia Iruñeko Civican Zentroan izango da, Nosotras EmakumeOn-Emakume Politikoen Foroa Programa Bateratuaren baitan. Bertara, emakumeen parte-hartze soziopolitikoaren egungo erronken gainean interesa duten herritar guztiek hurbildu...
Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak Sancho V Ramirez erregearen moneta bat eskuratu du 5.250 euroren truke. Monetak IACCA legenda du, eta munduan diru horren beste bi ale baino ez dira ezagutzen. Erosketa egiteko, Administrazio Publikoen tanteo-eskubidea erabili da, Kultura Ministerioko Ondare Historikoa Babesteko Zuzendariordetza Nagusiaren bitartez, eskumeneko organo gisa. ...
Esku-hartzea 2026ko urtarrilean amaitu zen eta 2,7 milioi euroko aurrekontua izan du, 1.630 metro koadroko azalerarekin. Jarduketan honako hauek nabarmentzen dira: sarbide berriak, espazio guztietarako irisgarritasuna hobetzea eta eremuen arteko lotura. Horri esker, ikastetxeko espazioak birbanatu eta zabaldu ahal izan dira. Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak, Nerea Bengoa Legutioko alkateak lagunduta eta Maider Etxeberria...
Nafarroako Gobernuko Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuak gora jotzeko errekurtso bat onartu du Sesmako udalerrian Biometano Sesma SL enpresak sustatutako biometanizazio-planta bat egiteko baimenaren aurka. Era horretan, Foru Aginduaren bidez, instalazio horri urrian emandako Ingurumeneko Baimen Integratua (AII) bertan behera geratu da.
Desgaitasun intelektuala eta garapena medio sortutako hezkuntza-premia berezietara curriculuma eraldatzea. Kalitatezko hezkuntzaren bermea da hori, ekitate-baldintzetan egina, eta Nafarroa dagoeneko horretan murgilduta dago, eta Nafarroako Eskola Kontseiluaren XXXIV. Jardunaldien ardatza da. Gaur, ostirala (16:30ean) eta bihar, larunbata, egingo dira Jardunaldiak Iruñeko Kondestablearen Jauregian, Ekitatea, inklusioa eta bizi-kalitatea. Curriculuma eraldatzen izenburupean. Era horretan,...
Nafarroako Gobernuak, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko zuzendari gerente Javier Arakamarekin, Hizkuntza Politikaren Arloko Lankidetza Protokoloaren Jarraipen Batzordearen urteroko bileran parte hartu zuen Katalunia, Euskadi, Galizia, Balear Uharteak eta Valentziako autonomia erkidegoetako gobernuetako ordezkariekin batera. Bileran Protokoloaren Jarraipen Batzordea osatzen duten 6 autonomia erkidegoetako 17 ordezkarik parte hartu dute, eta oraingoan, Euskal Autonomia...
Nafarroako Gobernuko Ingurumen Zentralak ehunka dei erantzuten ditu urtero udaberrian (349 2025ean eta 203 2024an) habitik kanpo dauden hegaztien kumeak biltzeari buruz. Hori dela eta, Ingurumenk gomendatzen du txitak leku berean uztea, leku altu eta seguru batean, gurasoek aurki ditzaten.